Mende luzea egina duen Katrapona Ostatua Getariako arrantzale eta marinelen tradizioari lotuta bizi izan da. Leku ezin hobean dago kokatuta, itsasontzi eta arrantzaleei ongi etorria egiteko, Itsaso zabalean egunak eman ondoren.
Katrapona Ostatuaren eraikina 1901ean egina da. Sotoa, lehen eta Bigarren solairua eta teilapean zituen orduan eta arraina gazitzeko lanak (arrantzale getariarrek harrapatutako arrainak kontserbatzeko) egiten zituzten bertan.
70eko hamarraldian sotoan eta lehen solairuan kafetegia eta jatetxea jarri zituzten eta gaur ere bertan jarraitzen dute lanean. Bigarren solairua eta teilapea, berriz, 80ko hamarralditik 2004ra elkarte gastronomiko baten egoitza izan ziren.
KANOIEN BURUNDARA: KATRAPONA
Hitz asko onomatopeiak dira. Horrela sortua da gure ostatuaren izena. Katrapona: kanoi baterien burrundara. Getariako hiribilduaren harresi zaharrean, gaur gure ostatua dagoen lekuan, kanoi bateriek zeuden, hiribildua babesteko.
Getaria leku estrategikoa izan zen itsas armada ingelesarentzat, ingeles eta espainiarren Napoleonen inbasioaren aurkako gerran.
ERRESERBAK
— Preziorik onena bermatuta —
Katrapona Ostatuaren eraikina goitik behera eraberritu genuen 2007an, gaur eskura duzun ostatu atsegina izateko. 2015ean beste hainbat berrikuntza egin ditugu, bezeroen eskariari hobeto erantzuteko: altzariak aldatu, bezeroen atsedena goi mailakoa izateko; WIFI konexioa doan, gosari eta garbiketa zerbitzuen hobekuntza…
Getariako erdi-erdian gaude, Salbatore Deunaren elizaren ondo-ondoan. Oinez bost minutuan hondartzan zaude.
8 logela ditugu. Horietako bat familientzat egokituta dago: 30 metro karratu Inguru, Sofaohea,ohe osagarria jartzeko aukera…
Ostatuak bere aparkalekurik ez du, baina hondartza aurrean eta portuan badaude aparkalekuak, ostatutik oso gertu.