Getariako arrantza portuaren pare-parean. Aurrez aurre Kantauri itsasoa, udan bare, neguan olatu indartsuak… Naturaz gozatzeko ikuspegi paregabea.
Katrapona Ostatuko logela guztiak kanpoaldera dira.
8 logela bikoitz ditugu: handiak, argi askokoak, ikuspegi paregabearekin (portua, hondartza). Gela gehienek balkoi txiki bat dute.
Familientzako gela bat ere badugu: 30 metro karratu inguru, eraikinaren azken solairuan, eliza eta ostatuaren sarrera ikusten dira… Ohe bikoitza (1,80 m) eta sofa-ohea ditu, eta beste ohe osagarri bat jartzeko aukera.
Gela guztiek komuna dute (osagarri guztiekin) eta telebista. Ohe osagarriak jartzeko aukera ere badago.
ERRESERBAK
— Preziorik onena bermatuta —
ZERBITZUAK
BISITA 360º